Poligrafo Bakarra Songtext
Ikasteko presa daukat eta,
Artisauaren marmolezko egon-harria
Kalera baino lehen, guztion antzera,
Eguneko maskara aukeratzen

Distortsioari itsatsia,
Barneko galderei entzungor egiteko
Edo horiek denak behingoz,
Kolpe bakarrez erantzuteko
Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.

Pozik nire haitzuloan, zuloan, nire ametsen siloan
Han estalaktitak, urten letaginak,
Hegan joan ziren beldurrak,
Nire kanturik onenak…

Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.

Ez eska aholkurik .....

Eta pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori

Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.

Beste dena aieru...

(Gracias a Asier Linaza por esta letra)