Euskal Txupifesta Songtext
Hona hemen abesti benetan polita
Espero dut zuen gustokoa izatea
Bai, orain bai, euskaldunak gara

Gu ez gara trikitilariak
Ezta ere txalapartariak
Baina hemen ordaintzen ditugu zergak

Subentzioak asko maite ditugu
Ta berdin zaigu PNV ala Bildu
Ez dugu nahi apartheid kulturala
Nork ote erabakitzen ditu hemen eusko labelak

Rollito ska, punk-reggae ala rock radikala
Baina hori ez da gure estiloa
Txapela ez da euskaldun egiten zaituna

Zein txokoan egosten da jai batzordea
Batzokian ala Herriko Tabernan
Zure herriko jaixetan jo nahi dugu

Subentzioak asko maite ditugu
Ta berdin zaigu PNV ala Bildu
Aberri egunean jotzea nahi genuke
Ta Hamaika Telebistan noizbait agertu ere

Subentzioak asko maite ditugu
Ta berdin zaigu PNV ala Bildu
Lehendakariaren lehengusua izan nahi nuke
Abesti honekin ETA garela esango du PP-k