Betagarri
Txikia Naiz
Txikia naizela,
txikiegia agian.
Nik badakit zein den
nire neurria.
Eta zer, ez banaiz
ni zu bezain haundia
altuera berdinean ditugu begiak.
Hementxe naukazu,
berriro zure aurrean.
Berriro ere
borrokan lehena.
Kolpeak jasaten
ihes egin beharrean
aurretik eta atzetik
etortzen direnean.
Baina ez naiz jauziko
mila aldiz erorita ere,
beldurra ez da uxatzen
beldurra sentitzen.
Eta ez naiz galduko
mila aldiz aurkituta ere
zure begiradak ez bainau izutzen.
Nire zauria
sendatuko dute
Songtextebiharko zure malkoek.
Zaila zait benetan
zergatia asmatzea, dena bertan utzi eta alde egitea
onena litzateke orain
momentu honetan, baina ez duzu lortuko
nire lekutik kentzea.
Eta ez naiz jauziko
mila aldiz erorita ere, beldurra ez da uxatzen beldurra sentitzen.
Baina ez naiz galduko
mila aldiz aurkituta ere
zure begiradak
ez bainau izutzen.
(Gracias a Iratxe por esta letra)
Aus Songtexte Mania